Txantxillori, gorazarre
Donostiar askok Txantxillori estatua bat egitea nahi zuten, bera donostiarretan donostiarrena baita», adierazi du Alberto Saavedra eskultoreak. Hori dela eta, Ibaetako Olarain ikasle-egoitzako bere 20 eskulturei beste bat gehitzea proposatu zuen: Santiago Hernandez Redondorena, Txantxillo. Irudi guztiak eraikinen gainean badaude ere, musikariarena kalean bertan jarri du, zegokion lekua hori baitzen. Betiko janzkerarekin irudikatu du, traste eta boltsez beteta, txapela buruan eta potetxoa eskuan.