Ifranek lehen partida jokatuko du txuri-urdinez
Miranda de Ebron (Gaztela Leon) izango da gaur Reala, Ligatik kanpoko lagunarteko partida bat jokatzen. Bertako Mirandes taldeak Bigarren B Mailan jokatzen du eta zelaia berritu dutela eta, lagunartekoa antolatu du. Martin Lasartek minutu gutxi izaten dituzten jokalariak deitu ditu, tartean Diego Ifran. Aurrelariak berak onartu berri du jokatu gabe pasatzen ari den denbora tarte hau uste baino luzeagoa egiten ari zaiola, baina gaur izango du bere abileziak erakusteko aukera. Bestetik, Sanseko Mandaluniz, Ros eta Iñigo Martinez eta Ohorezko Jubeniletako Aranda, Jon Manuel eta Hervias ere bertan izango dira. Gaur izango da partida, Mirandako Anduva zelaian, 20:00etan.