Sarriegi eta Enparantza askatuko dituzte
Iker Sarriegi eta Jon Enparantza donostiarrak eta Arantza Zulueta askatuko dituztela jakinarazi du askatu.org webguneak. Hori bai, 60.000 euroko bermea ordaindu beharko dute kartzelatik irteteko. Sarriegi eta Enparantza bihar izango dira kalean, ziurrenik. 2010eko apirilaren 14an atxilotu zituzten hiru abokatuak, ETArekin kolaboratzen zutelakoan. Orain arte, Sarriegi Puerto III espetxean egon da eta Enparantza, berriz, Valdemoron.