2015-07-30

Askekintzako kideek protesta egingo dute ‘Filemona’ren ondoan

Tweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this pageShare on Facebook

Askekintza Animalistak protesta ekintza ikusgarria egingo du bihar, Santo Tomas egunaren harira, 11:30ean. “Animalien esplotazio, sufrimendu eta oinazearen ikur”, odolez zikindutako baserritar jantziak eramango dituzte soinean Askekintzako kideek. Hala, Filemona txerriaren itxituran sartzeko asmoa dute eta behin bertan daudela, odolusten ari diren txerri baten oihuak jarriko dituzte entzungai, eskuetan panelak dituztela.

Edonola ere, taldearen asmoa “jendearen kontzientziak esnatu eta eztabaida mahai gainean jartzea da”, herriko jaietan animaliak erabiltzeari uzteko.

Tweet about this on TwitterEmail this to someonePrint this pageShare on Facebook
Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*


*