The Indio abeslariak interneten zintzilikatu du lehen diskoa

The Indio Julen Rodriguez donostiarraren izen artistikoa da. 20 urte besterik ez ditu kantautoreak. Donostian jaioa bada ere folk eta pop amerikar berrian hezi da. Besteren artean, Micah P. Hinson, Wilco eta Wave Pictures ditu musikari eskainitako aldarean.

‘Broken Silence’ da bere lehen diskoa eta bere webgunean, zintzilikatu du. Zaleei, gainera, diskoa doan deskargatzeko aukera eman die. Ingelesez kantatutako bederatzi abesti bildu ditu estreinako lanean. Bere gitarra eta ahotsarekin interpretatutako istorio intimo eta pertsonalak bildu ditu bertan: «Nire ametsa sentimenduen iraultza txikiak sortzea, eta mundua gitarrarekin zeharkatzea da. Huts egiten badut elektronika ingeniari handi izaten saiatuko naiz»

Hainbat blog sareen bidez zabaldu ziren bere lehen maketaren oihartzunak eszena alternatiboan. Horrela lortu zuen lehen aukera. Joan den Donostikluba jaialdian Josh Rouse eta Damien Juradorekin batera jo zuen kantautore gazteak.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend