Tabakalerako Administrazio Kontseilua elkartzeko eskatu du Elorzak

Maria Jesus Aranburu kultur diputatuak atzo egin zituen adierazpenen harira, egoera argitzeko premia plazaratu dute Odon Elorza alkateak eta Denis Itxaso Kultur zinegotziak. Honenbestez, Tabakalerako Administrazio Kontseilua elkartzeko bilera antolatzeko deialdia egitea eskatu diote Markel Olano ahaldun nagusiari.

Abiadura Handiko Trena Norteko geltokira iristeko asmoari erantzuteko, Adifek geltokia eraberrituko du. Alkateak, ordea, Adifek dituen asmoen berri ez duela, hortaz, geltokiarekin zer gertatuko den ez dakiela argi utzi du. Horregatik, Aranbururi zein EAJko kideei, dakiten guztia Administrazio Kontseiluan plazaratzeko eskatu die. Elorzaren hitzetan, Kultur diputatuaz gain, Eneko Goia EAJko alkategaiak nahiz EAJko beste zenbait kidek izan dute azkenaldian Tabakalera hizpide. Tabakalera “hauteskundeetako salgai” gisa ez erabiltzea aldarrikatu du alkateak.

Azkenik, Tabakalerako kultur proiektua adosteko izerdi handia bota dutela gogoratu dute, eta proiektua apur dezakeen aldaketarik ez dutela onartuko esan dute udal ordezkariek.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend