Miramonen bai, eta Zuatzun eta Igaran aztertuko dute

Odon Elorza alkateak, Mugikortasun saileko arduradunek eta Zautzu eta Miramongo teknologia parkeko gerenteak TAO gunea zabaltzeko aferarekin amaitzeko bilera egin dute. Alkateak argitu duenaren arabera, Miramonen aparkaleko plazen %15a ordenatuko dituzte; Igaran eta Zuatzun, berriz, Mugikortasun sailak abian duen planaren emaitzen zain geratuko dira.

Elorzak zehaztu duenez, Miramonen txandakatzea ahalbidetu dezakeen guneak daude, enpresetan ez ezik, Poliklinikan edota Zientziaren Kutxagunea ere autoak joan-etorrian ibil daitezkeelako. Hori dela eta, TAO zerbitzua zabaltzea “logikoa” dela uste du. Guneak markatzen hasteko egunik aurreratu ez duen arren, hiru eremu -Poliklinikaren ondoan, Zientziaren Kutxagunearen ingurua eta ur biltegia zegoen aldean- ordenatuko dituztela jakinarazi du.

Bestalde, Udalak TAOarekin jasotzen dituen mozkinak argitu ditu alkateak. Iaz, 814.847 euro jaso zituztela baieztatu du eta diru horrekin Donostiabusek sortzen duen 12,4 milioiko galera xamurtu dutela zehaztu du. Aurten, berriz, jasoko duten mozkina 17.000 eurokoa izango dela azaldu du.

Ez dago iruzkinik

Egin iruzkin bat

*

*

Send this to friend