Kopari agur esan dio Bera Berak
Bera Berak lehenengo kanporaketan agurtu du Kopa, Eldaren aurka 29-34 galdu ostean. Urteak ziren Bera Berak lehenengoan huts egiten ez zuela, baina oraingoan ezin izan du. Orain Kopa nork etxeratzen duen ikusten geratzea besterik ez zaio geratzen Reyes Karrerek zuzentzen duen taldeari.
Bera Bera martxoaren 5ean itzuliko da lehiara, Bidebietako kantxan, Cleba Leonen aurka. Joanekoan 28-28 berdindu zuten bi taldeek.