Fortunakoek bost domina ekarri dituzte Alacantetik
Fortuna Kirol Elkarteko bost piraguistek domina bana eskuratu dute, Villajoyosan (Alacant) jokatutako Eurochallenge 2011ean. Kayakekin itsasoan jokatzen den Europako lehiarik garrantzitsuenetakoa da aipatutakoa. Hala, nazioarteko palistarik onenak bildu ziren bertan. Maiatzaren 1ean jokatu zuten, 25 kilometroko zirkuitu baten barnean.
Sean Rice izan zen probako garailea eta bigarren postuan, berriz, David Moke geratu zen. Fortunako kideei dagokienean, kategoria desberdinetan lortu zituzten bost dominak: Julen Hurtado (kayak tradizionala, urrea), Joxemari Villagarcia (beteranoak K1, zilarra), Jokin Ezkurdia eta Javi Lizancos (B beteranoak K2, zilarra) eta Antxon Gisasola (C beteranoak K1, brontzea).