Kortxoenean hasiko dira lehian, ostiralean
Ex-Pañolak, Gaueko Itzalak, Hauteskundead, Oreindik, Skakeitan eta Yelow Page. Sei talde hauek hautatu dituzte Donostiako Piraten Musika Lehiaketan parte hartzeko. Kortxoenean egingo dituzte finalerdiak. Lehen saioa ostiralean egingo dute, 20:00etan. Donostiako Skakeitan eta Oreindik, eta Oiartzungo Ex-Pañolak taldeek joko dute. Bigarren finalerdia ekainaren 18an, larunbata, izango da. Donostiako Hauteskundead, Pasaiako Yellow Page eta Lasarte-Oriako Gaueko Itzala ariko dira zuzenean. Saria Piratek Trinitate plazan antolatu ohi duten kontzertuan parte hartzea izango da. Ikusleek emango dute botoa.