Eskubaloiaren eguna ospatuko dute Bidebietan
Eskubaloiaren eguna ospatuko dute Bidebietako kiroldegian, larunbatean, 17:00etan. Aurreko urteetan bezala, 7 eta 12 urteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da. Inguruko talde guztiei bertan parte hartzeko deia egin die Bera Berak. Izan ere, partidez gain, askaria eta zozketak ere izango dituzte. Parte hartu nahi duten taldeek telefono honetara deitu behar dute: 669 796 500. Bestela, eskubaloieskola@berabera.com helbidea idatzi daiteke.