Jaizkibelgo kostaldea zeharkatuko dute añorgatarrek
Añorgatarrek mendi irteera antolatu dute ekainaren 19rako. Ez nolanahikoa, gainera, Jaizkibelgo kostaldea egiteko asmoa baitute, Pasai Donibanetik Hondarribira. Hau da, 21’66 kilometro, 1.356 metroko igoerarekin, bederatzi ordutan. Goizean goiz irtengo dira auzotik, 7:30ean, Jolas Etxea elkarte paretik. Partaideen arabera erabakiko dute autobusa antolatu edo autoetan joan Añorgatik Pasai Donibanera; han bideari ekiteko. Informazio gehiagorako elkartearekin harremanetan jartzeko aukera dago: idazkaritza@anorgakke.org helbidean edo 943 363791 telefonoan.