Mursego eta Ben Howard, Le Bukowskin
Ostegunean urruneko zein gertuko istorioak kantatu eta joko ditu zuzenean. 2009an kaleratu zuen bere lehen diskoa, Bat, eta orduz geroztik hamaika antzokitan interpretatu ditu etengabe berritu eta inprobisatzen dituen kantak. Iaz argitaratu zuen bigarren lana, Bi.
Gau berean Ben Howard kantautoreak joko du. Folk akustiko emanaldia eskainiko du. Ingalaterran lehendabizi, eta Europan ondoren, arrakasta handia lortu zuen These Waters lanarekin. Frantzian lehen postua lortu zuen Itunes-en eta, Island Records-en arreta bereganatu zuen. Old Pine diskoa plazaratu berri du musikari gazteak. India Bourne celloa eta Chris Bond bateria eta baxu jotzailearekin igoko da eszenatokira.
Emenaldirako sarrerak 10 eurotan eskura daitezke aldez aurretik Le Bukowskin bertan, eta Redribbonmusic.com atarian. Ostegunean, berriz, 12 eurotan izango dira salgai.