Iñaki Gabilondo donostiarra saritu du Euskal Kazetarien Elkarteak
Iñaki Gabilondori Euskal Kazetariak Saria 2011 garaikurra ematea erabaki dute. Euskal Kazetarien Elkarteak bi urtetan behin banatzen du sari hau 2007. urteaz geroztik, eta donostiarraren ibilbideari ohore egin nahi izan dio oraingo honetan; «azken bost hamarkadetan egindako lanarengatik», hain justu.
Garaikurra urriaren 4ean emango diote, Bilbon antolatuko duten ekitaldian.