Martuteneko espetxean protesta egin dute
Martuteneko espetxera martxa egin zuten joan den igandean, bertan dauden euskal preso politikoei elkartasuna adierazteko. Bereziki Gotzone Lopez de Luzuriaga eta Jose Angel Biguri euskal presoen egoera salatu zuten bertaratu ziren 150 lagunek. Biek minbizia dute, baina oraindik espetxean preso mantentzen dituzte.