Loiola eta Txomin Enea auzoen arteko bidea konpondu dute (Argazkia: X. Etxabe)
Aintzieta pasealekuak itxura berria du. Harritxintxar eta zuloz beteriko bidea lau-lau eta zapata azpiak hondatu gabe ibiltzeko zorua du. Aurrekoan baino zabalagoa da, gainera. Aurrez aurre egiten duten oinezkoek, beraz, ez dute errepidera salto egin behar bidean aurrera jarraitzeko. Urumeatik barrena bueltatxoa egitea, beraz, gero eta erosoago da. Loiola eta Urki arteko pasealekua berriki eraberritu zuten, Espainiako Gobernuaren laguntzaz .