Mario Onaindiaren historia pantaila handi eta txikira iritsi da
ETB-2 telebista katean ‘El precio de la libertad’ estreinatuko dute gaur; Zinemaldira ekarri dute filma
Donostiako Zinemaldia aukeratu dute TVE-k, ETB-k eta Bolgmedia ekoiztetxeak Mario Onaindiari buruzko El precio de la libertad telebista filma estreinatzeko. Viktoria Eugenia Antzokian atzo gauean egitekoa zuten lehen publiko aurreko emanaldia. Telebistara, berriz, berehala iritsiko da lanaren lehen zatia, gaur –22:10ean– emango baitute ETB-2an. Bigarren atala datorren asteko asteazkenean pantailaratuko dute kate berean.
Filmak Mario Onaindiaren ibilbide politikoa izango du ardatz azkeneko hamarkadatako historiari errepasoa egiteko garaian.
Ana Murugarrenek zuzendu du filma, eta hainbat izen zein aurpegi ezagunek osatzen dute aktore zerrenda; besteren artean, Onaindiaren papera egiten duen Quim Gutierrez, Mikel Losada eta Leire Berrocal.