Eilen Jewell eta Microcosmos Gazteszenan
‘Queen of the minor key’ diskoa kaleratu berri du AEBetako Eilen Jewell gazteak. Haren abesti berriek inauguratuko dute hurrengo urriaren 20an Gaztemaniak! musika programaren denboraldi berria, Gazteszenan. Donostian 2007an sortutako Microcosmos psikodelia taldea ere izango da lehen kontzertuan. Garage rocka, popa, twista eta musika elektronikoaren eragina dute. Sarrerak 9 eurotan daude salgai.