Zabalik dago Leosiñetako kroserako izen ematea
Leosiñetako krosa jokatuko duten aurten ere, azaroaren 1ean (11:00), Larratxon. Izen ematea dagoeneko Laister kirol dendan egin daiteke, 5 euroren truke. Lasterketaren egunean bertan, berriz, 8 eurokoa izango da izen ematearen prezioa. Gizonezkoek 10,5 kilometro egin beharko dituzte, eta emakumeek 8,5 kilometro.