Etiopiarrak izan dira azkarrenak 15 Km lasterketan
Donostiako 15km lasterketak izugarrizko arrakasta izan zuen. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, 4.713 lagunek parte hartu zuten, horietatik 500 patinatzaileak eta 7 elbarri. Hori bai, antolatzaileek espero zuten bezala, Etiopia Utopiaren bidez iritsitako atletak izan ziren azkarrenak. Gizonezkoetan, Gide Gebreegziabher izan zen garailea, 46:05ko denborarekin; emakumezkoetan, berriz, Thrias Gebre izan zen lehena, 49:52ko denborarekin. Gizonezko beteranoetan, Ion Arozena izan zen lehen sailkatua, eta emakumezko beteranoetan, Claudia Behobide. Patinatzailei dagokienean, Iñigo Vidondo izan zen lehen gizonezkoa eta Berezi Martinez lehen emakumea.