(Argazkia: berabera.com)
Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partida jokatuko du larunbatean Bera Bera Eskubaloiak, Elxeren aurka, 19:30ean, etxetik kanpo. Ligako hurrengo partida, berriz, aurreratua jokatuko dute. Hau da, Castroren aurka, azaroaren 9an, 19:00etan, Bidebietan. Izan ere, azaroaren 12ko asteburuan, EHF Kopako partidei ekingo die Bera Berak.