La Zurriolak larunbaterako antolatu du elkarteen arteko lehiaketa
Groseko La Zurriolak antolatu du larunbat honetako arrantza lehiaketa. Miguel Martin zenaren omenez egingo duten XXXIX. lehia izango da, eta Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketarako puntuagarria izango da. Salamanca eta Leizaola pasealekuen artean kokatuko dira 150 arrantzale baino gehiago, 09:00etatik 14:00etara. Iragarpenaren arabera, gainera, oso itsaso zakarrari aurre egin beharko diote.