Egilea txikia denean
Lugaritz kultur etxean Arkaitz Barriola donostiarraren lanek osatzen duten ‘Txikia naizenekoa’ erakusketa bihar itxiko dute.
Arkaitz Barriolak (Aiete, 1975) Lugaritz kultur etxean ikusgai jarri dituenak. Horietako gehienak, eskuz hasiak eta ordenagailu bidez osatuak dira. Baina, egileak zehaztu duenez, sormen lanabes gisa erabilita». Txikia naizenekoa jarri dio izena bildumari, enkarguzkoak izan arren lanen izaera pertsonalaren adierazpide.
Txikia naizenekoa Barriolaren gaur egungo lanaren erakuslea da, animazioa, ilustrazioa eta zirriborroak biltzen dituena. Erakusketa aretoaren erdian, «gutizi moduan», erakusmahai bat jarri du egileak. «Marrazkiak hasi aurreko zirriborroak eta paper matxean egiten ditudan panpin txikiak… hori guztia goxotasun puntua bilatzeko». Bere nahiak eta errealitateak bat egiten dute Lugaritzeko aretoan, ikuslea goxatzea eta gozatzea lortzen baitute hormetako marrazkiek eta pantailetako animazio bideoek.
Baina aldarrikapen kutsua ere badu erakusketa honek. Helduen barneko umea balioesten du Barriolak; «eguneroko lanean, bai enkarguzkoan eta baita pertsonalean, txikitako ilusioa berreskuratzea gustatzen zait». Teknikari dagokionez ere, zer aldarria du marrazkilariak; «eskuz marraztu, baina gero ordenagailuan tratatzen ditut; ordenagailuz ere gauza pertsonalak egin daitezke».
Helduek haur izaten jarraitzen dutenean ikusi nahi duenak, bihar arratsaldera arteko denbora izango du, ez Barriola berahalakoan zahartuko delako, baizik eta erakusketa orduan itxiko dutelako.
Azkeneko urtean egindako lanak dira