Lagun Arok Cajasolen aurka jokatuko du gaur
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek ACB Endesa Ligako azken hiru partidak irabazi ditu, oso aurpegi ona erakutsiz. Bide on beretik jarraitu nahi du Sito Alonsoren taldeak eta gaur Cajasoli ere irabazteko prest dago. Donostia Arenan izango da partida, 20:00etan. Julen Olaizola donostiarra ez da partidan izango, eskuin belauneko meniskoan lesioa izan baitu. Gaur bertan egingo diote ebakuntza, baina 6-8 astez baja izango da.