Lengua de Trapo saria irabazi du Jon Obesok
Jon Obeso idazle donostiarraren Alimento para moscas eleberria saritu du Lengua de Trapo argitaletxeak. Nafarroan girotutako istorioa idatzi du Obesok eta euli mota bat aztertzen ari den entomologo bat du protagonista. Koaderno batean, egunero intsektuei buruzko oharrak idazten ditu etmologoak. Beste 698 lanen artean aukeratu dute Obesoren lana, eta 5.000 euroko diru saria jasoko du.