Filmategiak Alex de la Iglesiari buruzko liburu bat argitaratuko du
Bilboko zuzendariari eskainitako atzera begirakoa ‘Balada triste de tronpeta’ filmarekin bukatuko da, otsailean
Dagoeneko bere ibilbidearen erdialdera iritsi da Euskadiko Filmategiak Donostian, Baionan, Bilbon eta Gasteizen antolatutako lehen atzera begirakoa. Izan ere, 2011ko azaroaren 7an hasi zen egitaraua, eta datorren otsailaren 7an bukatuko da. Alex de la Iglesia zuzendari bilbotarraren inguruko filmografia osoa botatzen ari dira ordutik, lau hiributuetan. Albiste berria, ordea, Filmategiak zuzendari bilbotarrari eskainitako liburu bat kaleratuko duela da: Alex de la Iglesia, La pasion de rodar. Jesus Angulok eta Antonio Santamarinak zuzendariari egindako elkarrizketa luze baten emaitza da, 200 orrialdeko liburua.
Hilabete beteena
Hirian, Filmategia Donostia Kulturarekin elkarlanean ari da, eta atzera begirako emanaldi guztiak Antzoki Zaharrean egin dituzte 20:00etan; aurrerantzean ere leku eta ordu berean izango dira.
Kontuak kontu, hilabeterik beteena, urtarrila izango da, hirian bost emanaldi egingo dituztelarik: 800 balas (gaur), Crimen Fepecto (urtarrilak 12), La habitación del niño eta Mirindas asesinas (urtarrilak 17), Los crimenes de Oxford (urtarrilak 24) eta Pluton BRB nero (urtarrilak 31). Atzera begirakoa otsailaren 7an bukatu da, Balada triste de tronpeta filmarekin.
Bestetik, zine aretoetara iritsiko da urtarrilaren 13 Alex de la Iglesiaren lan berria, La chispa de la vida. Filmaren aurre emanaldia Bilboko atzera begirakoaren barruan egingo dute, eta zuzendaria bera han izango da.