Maiatza arte parte har daiteke Mikel Esseryren omenezko lehiaketan
Euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galegoz nahiz ingelesez idatzitako bidaia kronikak aurkeztu behar dira.
V. Mikel Essery Bidaia Kontakizun lehiaketa abian da. Idazleek eta bidaiariek, profesional nahiz zaletu, maiatzaren 1a arte dute parte hartzeko aukera. Horretarako, norberaren bizipenetatik abiatuta, irakurlea planetako beste errealitate batzuetara –sozial, kultural, natural nahiz humanoa– hurbilduko duen kontakizunak aurkeztu behar dituzte. Bidaia kronikek 2.000 eta 6.000 hitz arteko luzera izan behar dute eta euskaraz, galegoz, katalanez, gaztelaniaz edo ingelesez idatziak izan behar dira.
Lanak, concurso@mikelmunduan helbidera bidali behar dira egilearen izen-abizenak edo izengoitia, posta helbidea nahiz harremanetarako telefono zenbakia zehaztuz. Halaber, testua aberasten duten irudiak ere bidal daitezke. Argibide gehiago nahi izanezn gero, www.mikelmunduan.net web orrian lehiaketako oinarriak daude. Irabazleak Banoa agentziaren bidaia jasoko du sari gisa.
Uztailaren 2an 5 urte beteko dira Yemengo Marib hiritik gertu dagoen Mahram Belques tenpluan izandako eraso kamikazean Essery eta beste bederatzi lagun hil zirela. Jaiotzez zarauztarra, Essery, Intxaurrondo Hegoa ikastetxean irakaslea zen; eskola oporrak bidaiatzeko eta gidari lana egiteko baliatzen zituen.