Donostian ia 400 langabetu gehiagorekin bukatu da urtea
Espainiako Lan Behatokiak plazaratutako datuen arabera, 2011. urtearen azken egunean 9.806 langabetu ziren Donostian. Iaz baino 349 gehiago. Altzan daude langabetu gehien, eta bertan igo da gehien langabetu kopurua. Urtea 77 langabetu gehiagorekin bukatu zen Altzan. Intxaurrondon, aldiz, 8 langabetu gutxiago daude.
Apirila izan zen hilabeterik beltzena; langabetu kopurua 10.418ra igo baitzen. Datu baikorrenak, berriz, abuztukoak dira; 9.476 langabetu.
Bihar, papereko edizioan hiriko langabezia datuen inguruko informazio zabalagoa eskainiko du Irutxuloko Hitzak; auzoz-auzo, urteko datuen balantzea egingo du.