Nahia de Cos haur donostiarraren aldeko jaialdia egingo dute Viktoria Eugenian
Pirritx eta Porrotx pailazoek, Beñat Gaztelumendi bertsolariak, Donostiako Piratek, suhiltzaileek, Realeko futbolariek eta Bera Bera Errugbi Taldeko jolakariek parte hartuko dute, besteren artean, ‘Gure nahia, elkartasuna’ jaialdian. Otsailaren 5ean egingo dute ikuskizuna.
Irrien Lagunen Elkartasun Taldeak jaialdi berezia egingo du hurrengo otsailaren 5ean. Gure Señeak elkartearekin elkarlanean, Nahia de Cos lau urteko haur donostiarraren aldeko ikuskizuna prestatu du Viktoria Eugenia Antzokian: ‘Gure nahia, elkartasuna’. De Cosek Batten gaixotasuna du, eta hura laguntzeko egin dute ekitaldia. Kirol zein kultura munduko hainbat pertsona ezagunek parte hartuko dute jaialdian: Pirritx eta Porrotx pailazoek, Beñat Gaztelumendi bertsolaria, Bera Bera Errugbi taldeko jokalariak eta Donostiako Piraten Ezkila kapitainak, besteren artean. Sarrerak 10 eurotan daude salgai. Bi emanaldi izango dira, 16:30ean eta 18:30ean.