"Salerosketa negoziazio bat izango litzateke Txillida Leku berriz irekitzeko bide bakarra"
Gaur eguerdian Txillida-Leku zabaltzeko, eta akordioa lortzeko bilera egin dute erakundeek eta Txillidatarren abokatuek. Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Aldundiak museoaren kudeaketa erakundeen esku uzteko proposamena egin diete. Azken aukera gisa iragarri dute erakundeek gaurko bilera. Azaroan bildu ziren azken aldiz, eta ez zuten akordiorik lortu. Familiak museoa eta arte bilduma saldu nahi zituen, baina erakundeek ez zuten haien proposamena onartu. Egoera ekonomiko honetan erakundeek ezin dutela inolaz ere erosi argi utzi dute.