Intxaurrondo Hegoa ikastetxeko gurasoak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza ordezkaritzara joan dira protesta egitera
Gaur, Intxaurrondo Hegoako Lehen hezkuntzako lehen mailako ikasleak ez dira klasera joan. Ikastetxeko gurasoek hala erabaki dute. Protestaren helburua, sei hilabetez zigortu duten irakasle bat eskolak ematera ez itzultzea izan da. Goizean, gainera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza ordezkaritzara jo dute, eta ikasleen egoeraren berri eman dute bertan aurkeztu duten idazkin batean.
Gurasoek jakinarazi dute haur bati zaplastekoa emateagatik auzibidea abian jarri ziotela, eta sei hilabetez zigortu zutela. Haien ustez, irakaslea haurrentzako “arriskutsua” da.