Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak "zentzu ona" eskatu die oposizioko taldeei
Autobus geltokia Loiolako Erriberan ala Atotxan egiteko eztabaida puri-purian da. PPk autobus geltokia berehala egiteko aukera bakarra Atotxa dela adierazi du, eta beraz, PSE-EE eta EAJekin bat egingo du Loiolako Erriberako proposamenaren aurka egiteko. Jon Albizu Mugikortasun zinegotziak “zentzu ona” eskatu die oposizioko alderdiei; erabakia hartu aurretik bi egitasmoak behar bezala alderatu ditzaten. Hain zuzen ere, hilabete eta erdi barru Loiolako Erriberan autobus geltokia egiteko proiektuaren azterketak plazaratuko ditu Bilduk: “Datu guztiak mahaigainean daudenean, espero dugu alderdi bakoitzak bi aukerak aztertzea eta konparaketa egitea”, azaldu du Albizuk.