Steve McQueen zuzendariaren 'Hunger' filma proiektatuko dute Kresala zineklubean
Xabier Montoia idazle eta musikaria izango da gonbidatu gisa. IRAko presoen gose grebaren inguruko filma da; Michael Fassbender aktorea Bobby Sandsen pertsonaiaren larruan agertzen da.
Astelehenean, 19:30ean Steve McQueen zuzendariaren Hunger filma proiektatuko dute Kresala zineklubean. Ohi bezala, Arrasate kaleko Kutxaren aretoan egingo dute zinema emanaldia. Xabier Montoia musikari eta idazleak parte hartuko du gonbidatu gisa. IRAko presoen gose greba, eta Bobby Sands eta beste lagun batzuen heriotza kontatzen du filmak. Michael Fassbender aktorea agertzen da filmean, Bobby Sandsen larruan. 2008ko Zinemaldian aurkeztu zuten McQueen-en filma. Fassbender bera etorri zen filma aurkeztera.