Martxoaren 17a, harro egoteko eguna
Euskalherrianeuskaraz.org webgunean egin ahal izango du ere.
Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Euskaraz Bizi Egunaren ardatzak azaldu ditu: aldarrikapena eta jaia.
Martxoaren 17an gauzatuko da Donostian Euskal Herrian Euskaraz elkartearen Euskaraz Bizi Eguna. Antolatzaileak prestaketa lanetan buru belarri ari diren arren, babesle, laguntzaile eta lagunei egitarauaren berri emateko eta beraiekin solasalditxoa izateko hartu dute egunotan. Aurkezpenean Parte Zaharra hartuko duten jai eta aldarrikapen ekimenak zehaztu zituzten; tartean, Euskalduna naiz eta harro nago! lelodun manifestazioa.
Euskalgintzako aurpegi ezagun ugari azaldu ziren aurkezpen ekitaldian. Antiguako Doka tabernan bat egin zuten, besteak beste, Aldundiko Euskara zuzendari Zigor Etxeburua altzatarrak, Donostiako Udaleko Kultura ordezkari Nerea Txapartegik, Kontseiluko Idazkari Nagusi Paul Bilbaok, Bagerako lehendakari Dani Goñik eta Beñat Gaztelumendik bertsolariak.
EHE-ko Igone Lamarainek hartu zuen Euskaraz Bizi Eguna antolatzen laguntzen ari zaizkien guztiei eskerrak emateko ardura. «Babes osoa eta laguntza handia» eman dion Donostiako Udaletik hasi zen, eta ez zituen aipatu gabe utzi auzoetako gazte asanbladak zein Donostiako Piratak. Euskalgintzako beste taldeentzat ere esker oneko hitzak izan zituen.
«Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko egun» gisa deskribatu zuen Lamarainek martxoaren 17a. Gaineratu zuenez: «Garenaz harro gaudela erakusteko eguna dugu Euskaraz Bizi Eguna».
2011ko otsailean Donostian EHE-k deitu zuen manifestazioa ere ekarri zuen gogora, eta Sasi guztien ginetik, euskaldun eta burujabe leloak landatutako haziaren emaitza dela hirira ekartzea hirugarren Euskaraz Bizi Eguna.
Tailerrak eta atxikipenak
Euskaraz Bizi Egunak Parte Zaharra izango du eszenatoki, bertan gertatuko baitira egun osoan izango diren ekitaldiak. Egunaren jai izaeraren erakusle izango dira Trinitate plazan, 11:00etan, egingo den txupinaren botatzea eta Beñat Gaztelumendik idatzitako bakarrizketa saioa. Añorgakoaren lana San Telmo Museoan ikusi ahal izango da.
Aldarrikapenaren tartean daute, berriz, goizean gauzatuko den Hizkuntza jokabideak izeneko tailerra eta arratsaldeko manifestazioa. Lantegian parte hartzeko izena ematea Bageraren telefonoaren bidez egin ahal izango da; 943-46 71 81.
Manifestazioak kaleak hartuko ditu 18:30ean, eta Euskalduna naiz eta harro nago! leloa Erdialdeko kaleetara eramango du Bulebarrean hasita. Protesta honekiko atxikimendua aldez aurretik erakutsi nahi duenak