ESK sindikatuak aldarrikapena egin du Emakumearen Nazioarteko Egunean
Sindikatuak donostiarren artean banatu duen esku-orrian, krisian “emakumeek jasaten dituzten desberdintasun egoera bereziak” bazterrean uzten dituela adierazi dute. Bestalde, 19:30ean Bulebarretik irtengo den manifestazioarekiko atxikipena erakutsi dute, eta bertan parte hartzeko eskatu dute. Donostiako Koordinadora feministak deitu du arratsaldeko mobilizazioa, eta ESK-k ez ezik, beste sindikatuek, udalak eta beste hainbat erakundek zein elkartek bere parte hartzea iragarri dute.