Lau enpresaburu atxilotu ditu Espainiako Poliziak
Espainiako Poliziak lau enpresaburu atxilotu ditu. Enpresarietako bi, tintategi eta ostalaritzako hamar lokalen jabe ziren Donostian eta milioi bat euroko iruzurra egin izana leporatu diete. Atxilotutako beste bi enpresabururi 500.000 euroko iruzurra leporatzen diete antzeko jokaeragatik.