Eustasio Amilibia eta Katalina Erauso kaleen artean oinezkoentzako pasabidea egiteko eskatu du PPk
PPren ustez Karlos I. hiribideak ez du Donostiara sartu eta irteerako bidea izan behar. Karlos I.aren alternatiba Urumeako autobia dela adierazi du, eta seinalizazio egoki baten bitartez trafikoa hortik bideratzeko eskatu du.
Hori lortu bitartean, eta behin behineko konponbide gisa, oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko eskatu du Ramon Gomez Ugalde bozeramaileak, amaratarrek lurrazpiko pasabidea erabiltzeko beharrik izan ez dezaten. Katalina Erauso eta Eustasio Amilibia kaleen artean oinezkoentzako pasabide bat eraikitzeko eskatu du, semaforo eta guzti. Hurrengo osoko bilkuran aurkeztuko du erakunde adierazpena.