Ismael Serrano musikaria.
Ismael Serrano maiatzaren 22an izango da Viktoria Eugenia Antzokian. Ariel Rotek ekainaren 17an joko du zuzenean Antzoki Zaharrean.
Todo empieza y todo acaba en ti diskoaren aurkezpen bira egiten ari da Ismael Serrano. Donostiara maiatzaren 22an izango da, Viktoria Eugenia Antzokian. Kantautoreak azaltzen duen moduan, garai zail hauetan mundu hobe bat lortzeko bidea bilatu behar dugu, eta hori gure kontzentzian hasten da, gure borondatean. Ideia hori da azken diskoaren izenburuaren abiapuntua. Serranok maite dituen musika guztiak bildu ditu bertan.
Ariel Rotek Solo Rot diskoa aurkeztuko du Antzoki Zaharrean, ekainaren 17an. Bera bakar bakarrik igoko da eszenatokira; bere gitarra elektrikoa, akustikoa eta pianoa izango ditu lagun.