Xabi San Sebastianek eta Laurobak disko berriak kaleratuko dituzte
Elkarrek jakinarazi duenez, neguan prestatutako hainbat disko udaberrirako prest izango dira. Musikari donostiarren lanak izango dira tartean: Xabi San Sebastian bakarlaria eta Lauroba taldea.
Xabi San Sebastianek estudioan grabatutako bigarren diskoa aurkeztuko du, maiatzaren erdialdean. Erraiak izena izango du bere lan berriak. Aurreko diskoan baino protagonismo handiagoa izango dute gitarra soinuek. Gainera, rockzaleago itzuliko da San Sebastian.
Lauroba taldeak, berriz, Iglu bat basamortuan diskoa aurkeztuko du maiatza hasieran. Entzule guztien burmuinetan pop-rock estiloko kantak sartzeko prest itzuliko dira Laurobako kideak.