Martutenetik Palentziara eraman dute Mikel Vargas
Mikel Vargas preso amaratarra Palentziako La Moraleja espetxera eraman dutela jakinarazi du Donostiako Egin Dezagun Bidea ekimenak. Bi urteko espetxe zigorra du betetzeko eta iazko urriaz geroztik zegoen Martuteneko kartzelan. Joan den ostiralean, martxoaren 2an, Martutenetik eraman eta gau bat Burgoseko espetxean pasa eta gero, larunbatean iritsi zen Palentziako espetxera, Amaratik 330 kilometrora.