Osakidetzaren murrizketen aurka
Ia 200 erizain, mediku eta teknikari bildu dira gaur Donostia Ospitalean
Murrizketarik ez! Aski da! lelopean Osakidetzako hainbat langilek elkarretaratzea egin dute gaur Donostia Ospitalean. Osakidetzako zuzendaritzak aurrera eramango dituen murrizketen aurka eta lan erreformaren aurka egin dute protesta. Hurrengo martxoaren 29an greba egingo dutela berretsi dute: “Osasun sistema publikoan murrizketak egitearen aurka eta Espainiako gobernuak onartutako lan erreforma basatiaren aurka gaudela erakutsi nahi dugu. Osasun publikoko langileen izena zikintzeko kanpainaren aurka ere protesta egin nahi dugu”.