Aitor Txarterina eta Barrey Manley, euskaldunen komerien inguruan
Euskaraz Bizi Eguna barre egiteko eguna ere izan da. Hainbat ikusle izan dira San Telmo Museoan, Aitor Txarterinak eta Barrey Manley-k egin duten bakarrizketa emanaldian. Euskaldunek euskaraz hitz egiteko dituzten konplexuak, bertigoak eta fobiak taula gainera eraman dituzte. Ikusleek gogotik egin dute barre bi aktoreek kontatutako komeriekin. Hona hemen Aitor Txarterina aktoreak egin duen saio baten bideoa.