Jaurlaritzak Loiolako Erriberan duen lursaila txukuntzea nahi du PPk
Eusko Jaurlaritzak hirian barreiatuta dituen bulegoak bateratu nahi ditu: Loiolako Erriberan egingo du bulego eraikina. Jaurlaritzak bere esku duen lursaila, ordea, zabortegi bihurtu dela kexu da Ramon Gomez PPko bozeramailea. Egoitza eraikitzeko izapideak azkartu ditzala eskatzeko erakunde adierazpena prestatu du PPk. Lanak hasi artean, lursaila txukundu eta berdegune bilakatzeko eskaera egingo diote jaurlaritzari, halaber.