Realak bosgarren garaipena jarraian lortu nahi du gaur, 20:00etan, Anoetan
Realak eta Levantek Liga partida jokatuko dute gaur, 20:00etan, Anoetan. Jaitsiera postuetatik urruti jarraitzeko asmoarekin irtengo dira txuri-urdinak belargunera. Horretarako, Montanierrek zuzendutako jokalariek Anoetan jokatutako azken lau partidetako emaitza errepikatu beharko dute; garaipena, alegia. Realak Griezmann eta Markel Bergararen hutsuneak izango ditu. Haien ordez, entrenatzaile donostiarrak Llorente eta Pardo sartu ditu deialdian.
Levante Ligako ezuste atsegina da. Talde ahularen etiketarekin ekin zion denboraldiari, baina, guztien harridurarako, laugarren postuan da; Europako Txapeldunen Ligarako txartela ematen duten postuetan, hain justu.
IRUTXULOKO HITZAk gaurko norgehiagokaren zuzeneko kontakizuna egingo du, internet bidez.