Iazko San Joan zortzikoaren irudia. (Argazkia: Loiolako Erriberako auzo elkartea)
Loiolako Erriberako auzo elkartearen euskara batzordea, jada, San Joan bezperako ospakizuna antolatzen ari da. Ekainaren 23an, auzoan jarriko duten suaren inguruan San Joan zortzikoa dantzatuko dute, eta jarraian, arin-arina nahiz kalejira egingo dituzte. Pausoak ikasteko entseguak laster hasiko dituzte. Loiolako La Salle ikastetxean egingo dituzte, astearteetan eta ostegunetan, 20:00etan.Dantza erraza denez, edonork parte har dezake. Horretarako,
erriberatarrak.euskara@gmail.com helbidera mezua bidali behar da.