Bidaiari gutxi Amarako autobus geltokian
Lasaitasuna nagusi da Amaran lanuztearen lehen orduetan. Ibilgailuen joan-etorria ohi baino txikiagoas errepideetan nahiz Aita Donostiako eta Pio XII-ko biribilguneetan. Autobus geltokian, autobus eta zerbitzu kopurua mugatua da.
Auzoko saltoki gehienek itxi dute, besteak beste, Super Amarak eta Arcco merkataritza guneko Eroskik. Irekitzea erabaki dutenek, oro har, pertsiana erdia igota dute edo langileren bat atean dute piketeak ikustean, ixteko. Lurrera botatako eskuorriek hauen arrastoa erakusten dute. Piketeak greba egitera deitu eta infomazioa banatzen ari dira dendetan. Ikastetxeak itxita daude, eta anbulategian ohi baino langile gutxiago dago.