Guztira 444 toki daude euskarazko, gaztelaniazko nahiz frantsesezko udalekuetan
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak antolatutako gazte oporraldietan izena emateko epea gaur ireki da. Hilaren 14a arte izena eman ahal izango dute 14 eta 17 urte bitarteko gazte gipuzkoarrek, bakarka edo taldeka (gehienez hiru lagun),
Gipuzkoa.net/oporraldi webgunean edo kanpainan parte hartzen duten bulegoen bitartez.
Aisialdia modu aberasgarrian erabiltzea helburu du eskaintzak, abentura, kirola, aisia eta, zenbait kasutan, atzerriko hizkuntza batuz. Egonaldiek zazpi, hamar eta hamabost eguneko luzapena dute; eta guztira, 444 lagunentzako tokia dago. Hauetatik 180 plaza, zenbait autonomia erkidegorekin koordinatuta –Madril, Extremadura, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Murtzia eta Nafarroa– eskainiko dituzte, gaztelaniaz, eta bertako gazteekin nahastuta. Beste 250, berriz, euskarazko udalekuetan izango dira Alacanten, Murtzian, Andaluzian, Valentzian, Araban, Zuberoan nahiz Menorcan. Gainontzeko 14ak, aldiz, frantsesezko udalekuan izango dira, Pirineo-Atlantikoko departamentuan.
Aurten, gainera, egonaldi bereziak izango dira ur kirolak egiteko Maulen (Zuberoan), surfa Zarautzen, edo antzerkia lantzeko Hondarribian. Zehaztasun guztiak Gipuzkoagazteria.net/oporraldiak webgunean ageri dira.