Francisco Escuderoren musika ibilbidea omenduko dute
Ehun urte beteko dira aurten Francisco Escudero musikagile donostiarra jaio zela, eta aldi berean, hamar urte beteko dira ere bera hil zela. Hori dela eta, hainbat erakundek bat egin dute musikagilea omentzeko helburuarekin, hainbat jardueren bidez.
Donostian jaio zen Escudero 1912an, eta gaztea zela Zarautzera joan zen bizitzera. Musika ikasketak egin zituen eta 1936ko Gerra garaian erbesteratua egon ostean, besteak beste, Donostiako Musika Kontserbatorioko zuzendaria izan zen, 1962tik 1982ra. Bere musika ibilbidean obra asko sortu zituen, sinfoniko koralak edo operak, esaterako.
Omentzeko bidean, bere hainbat obra interpretatuko dituzte, Donostian edota Zarautzen eta inguruko hainbat herritan musikari profesionalek eskainiko dituzten kontzertuetan. Bestetik, erakusketak, antzerkiak eta bestelako jarduerak ere antolatu dituzte.