Jose Mari Goenagak film labur onenaren saria eskuratu du Creatrivas jaialdian
Madrilgo Creatrivas zinema jaialdiaren XI. jaialdian saritu dute zinemagilearen azken lana: ‘Lagun mina’
Larunbatean Madrilgo Yelmo Rivas Futura zinema aretoetan egin zuten Creatrivas jaialdiaren XI. ekitaldia. Jose Mari Goenagak eskuratu zuen sari nagusia, film labur onenarena; donostiarraren Lagun mina lana saritu dute. Kimuak programaren azken katalogoan dago Goenagaren film laburra.