PPk ez du Monpaseko pasabidea egiteko aukera galdu nahi
Espainiako Gobernuko Kosta Zerbitzuak, gainera, eskutitz bat igorri zuen udaletxera aurreko astean. Pasabideko lanekin hasi ahal izateko hiru txosten lortzeko eskaera da. Monpaseko labarretako lursailak euren esku utziko dituen ziurtagiria, behin lanak burututa udalak pasabidea zainduko duen konpromisoa eta tasarik ez ordaintzeko agiria eskuratu nahi ditu Espainiako Gobernuak eta udal gobernuak horiek bidaliko dituela ziurtatzeko proposamena aurkeztuko du PPko udal taldeak. Monpaseko pasabidearen egitasmoak udalbatzaren gehiengoaren (PSE-EE, EAJ eta PP) oniritzia duela gogoratu du Ramon Gomezek eta Bilduk gehiengoaren nahia errespetatzea nahi du.